detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Arrantza, segida luzearen hasiera

Ogibide industrialak eta nekazaritzari lotutakoak aipatzen ditugu euskal lurraldeez hitz egitean. Itsasoarekin harremanetan dauden lanbideek gero eta pisu gutxiago dute geure buruaz dugun irudian. Baina, garai batean, ontzigintzan eta arrantzan trebeak zirelako ziren euskaldunak munduan ezagunak.

Ontzigileak, baleazaleak, bestelako harrapakinen arrantzaleak... Modernitateak desagerrarazi ditu lanbide horietako batzuk, baina ez ditu erabat deuseztatu itsasoarekin zerikusia duten jarduerak. Oraindik gelditzen dira arrantzaleak, itsas pilotuak, zamaketariak eta beste batzuk.


Makineria lagun izan arren, arratzaleen lanak jarraitzen du gogorra izaten.

Etxe ondoko arrandegira iritsi arte, fresko izanagatik, arrainak bide luzea egiten du. Baxurako, edo itsasbazterreko, arrantzan jarduten dira Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzale asko. XX. mendeko 90eko hamarkadan ontziteriaren murrizteari ekin zioten agintariek, Europar Batasunaren arauetara egokitzeko. Lurralde hauetako portuetan 2.500 pertsona inguru aritzen ziren 2012an arrantza-ontzietan; betiere Eusko Jaurlaritzaren arabera.

Ur gaineko museoa
Arrantzaleen lana berezia da. Atari zabalean egiten diren lan askoren moduan, eguraldiaren oso mendekoa da arrantza. Fisikoki ere oso lan zaila da. Pasaiako portuan egoitza duen Itsasgela elkarteko kide Lierni Gartziak horixe bera dio: “Horrexegatik dituzte erretiroa hartzeko baldintza bereziak”. Soldata ere ez dute beti berdin jasotzen; harrapakin-kopuruaren arabera kobratzen dute marinel hauek.
Itsasgela elkartea da Mater arrantzontziaren jabea, eta museo gisa erabiltzen du itsas ondarearekin zerikusia duten gauza ugari erakusteko. Beste hainbat gauzaren artean, arrantzaleen lanbidea zertan den azaltzen dute elkarte honetako kideek. Eskifaia batek gutxienez zenbat kide izan behar dituen azaltzen dute, beste gauza askorekin batera. Ontzi honek 33 metroko eslora eta 7,40 metroko erruna dauzka, eta, bere tripulazioan, ezinbestean, patroi-kapitainak, makinistak eta bi marinelek egon behar dute. Gartziak zehaztu duenez, arrantzaleek ez dute kapitain hitza erabiltzen. “Patroia esaten zaio ontziko nagusiari, traineruetan bezala”, zehaztu du.

Saregileak
Bizkaiko eta Gipuzkoako 2.500 arrantzaleetatik 68 besterik ez dira emakumezko. Oraindik ere egitura tradizionala duen lan-sektorea da arrantza. Estatistikaren beste muturrean daude saregileak; hau da, emakumeak dira ia saregile guztiak. Euskal portuetan gero eta gutxiago ikusten dira langile hauek, hala ere, desagertzetik urrun dagoen lanbidea da. Eusko Jaurlaritzak, esaterako, 2012an indarrean jarri zuen Tresneriak eta aparailuak egitea eta mantentzea izeneko profesio-ziurtagiria lehen aldiz. Ikasketa-planean sartu zituzten sorospena, laneko segurtasuna edota sare-motak eta bere erabilerak.


Arrantzarako ezinbestekoa da emakume-saregileen lana.

Saregileak ez dira portu guztietan egoten, eta maiz joaten dira ontziak dauden tokietara. Adibidez, Donostiako kaian ikus daitezken gutxiak kanpokoak dira; gehienetan Hondarribitik edo Oriotik joandakoak.

Lan gogorra da hau ere, eta Garbine Garalde ondarrutarrak iaz, bere ziurtagiria jaso zuenean, kazetariei adierazi zien moduan, aldakorra ere bai. “Oso gorabeheratsua da lanbide hau; antxoa-garaian lan asko egoten da, baina bestela oso aldakorra da, eta horrelako lan batekin banketxekoek ez dizute hipotekarik ematen”.

Zamaketariak
Saregileen lana gutxi aldatu da ehun urtean; zamaketariena, berriz, asko. Egun, batez ere, Pasaiako eta Bilboko portuetan jarduten dira langile hauek. Duela 40-50 urtera arte ogibide hau esfortzu fisiko handikoa zen. Orain, makinak lagun, arinagoa da. Karmelo Urdangarin Altunak eta Jose Maria Izaga Reinerrek lanbidearen ezaugarriak deskribatzen dituzte www.aintzinakolanbideak.net webgunean, eta hainbat bitxikeria ere bai. “Portuan kargarako eta deskargarako langileak behar zituzten enpresek Organización de Trabajadores Portuarios izenekoari egiten zioten eskaria; gaur egun, berriz, Sociedad Estatal de Estiba y Desestiba izenekoari”. Hau zerbitzu zentralizatua zen, eta ontzien beharretara egokitzen zen.
 

 

 Arrantzaleak, saregileak eta zamaketariak itsas langileak dira, modu batera edo bestera; baina ez dira bakarrak. Zerrenda luzea osatzeko, aurreko hiruez gain, hamaika izen gehitu daitezke: ontzi-arotzak, ontzioletako langileak, merkantzia-marinelak, portuetako gidari edo pilotuak. Horiek guztiak tradizioari lotuak, baina badaude ogibide berriagoak ere. Hauen artean daude hondartzetako sorosleak eta aulki, eguzkitako zein pedal-ontzien alokairuen arduradunak.

 

Nahi baduzu, Pasaiako batelarien berri ematen duen audioa entzun dezakezu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Pasaiako batelariak, uretatik etxera
Itsasoari lotutako ogibideen artean bada bat Pasaia literaturara eraman duena. Gauza bat berezia izan da Gipuzkoako portu honetan. Gutxienez, XVI. eta XX. mendeen artean, emakume batelariak izan dira badiako uretan. Toki honetatik igaro diren bidaiari askok honetaz idatzi dute. Victor Hugo idazle frantziarra da emakume hauen deskripzioa jaso zutenetako bat.


Rosa Cantin-ek bildu ditu kontu hauek Las bateleras de Pasajes izeneko lanean. Erreferentzia zaharrenak XVII. mendearen bigarren partekoak dira, eta Pasaiako udalaren agirietan aurkitu ditu ikertzaileak. Idazki berean Cantinek idatzi du gizonezkoek emakumeek baino diru gehiago jasotzen zutela lan bera egiteagatik.
Fraide kaputxinoen txalupazain emakumekoak aipatzen dituzte behin baino gehiagotan agiri historiko horietan. XVIII. mendean, berriz, Victor Hugo ez zen izan  emakume hauetaz idatzi zuen bakarra. Alejandro Laborde eta Eliseo Reclus ere jardun ziren arraunlari horietaz.
XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran bi osagai elkartu ziren eta, ondorioz, emakume batelariak desagertu ziren. Batetik, teknologiaren aurreratzea: gero eta ohikoago bihurtu ziren motordun ontziak. Bestetik, garai horretan areagotu zen emakumeak etxean bakarrik lan egiteko ohitura.

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2014-01-31

x61pRelaContWAR

  • Mikel Goñi (Maramara Taldea)
16342174

x61pViewCountWAR

5890

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR