detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Bilboko Arte Eder Museoan Telefónicaren Bilduma Kubista

XX. mendearen hasieran artegintzak aldaketa handiak jasan zituen eta errealitatea irudikatzeko lengoaia berriak asmatu ziren. Mugimendu artistiko hauei abangoardia deitu zitzaien.

Forma berri hauek ez zuten asko iraun eta sortu bezain azkar desagertu ziren. Lehendabiziko abangoardia Kubismoak, Fauvismoak eta Futurismoak osatu zuten.
Korronte artistiko hauek Lehen Mundu Gerra hasi aurretik azaldu ziren.

Bilboko Arte Eder Museoak Telefónicak Madrileko bere aretoan dituen pintore kubista-lanak ekarri ditu. Juan Grisen 11 oihal dira erakusketaren ardatza. Picasso eta Braqueren lanez aparte, Joaquín Torres-García, Leger, María Blanchard, Daniel Vázquez Díaz, Louis Marcoussis, André Lhote eta abarren koadroak ere ikus daitezke. 39 artelanek osatzen dute bilduma.


Juan Gris, La fenêtre aux collines

Kubismoa Parisen sortu zen. Georges Braquek L’Estaque-n margotutako lanak, Udazkeneko Aretoan aurkeztu zituenean, ikuslegoa harrituta geratu zen. Paisaia haiek ez zuten sakontasunik eta espazioa ez zegoen hiru dimentsiotan eratuta, oinarrizko forma sinpleetan baizik.


Louis Marcoussis, Nature morte

Irudiek, gainera, ez zuten perspektibarik eta beraien egitura geometrikoa zen. Cézanne izan zen lehena kuboa eta esferaren zentzua aztertzen. Braque eta Picasso, Cézanneren oihalak ikustean jabetu ziren kubismoaren garrantziaz.
Kubistek zioten margolariak bere buruan zituen ideiak gauzatu behar zituela oihalean eta ez begien aurrean zuena. Kubismoaren barruan bi joera zeuden: kubismo analitikoa eta kubismo sintetikoa. Kubismo analitikoaren aldekoek irudia elementu geometrikoetan banatzen zuten eta sintetikoaren bidea aukeratu zutenak, berriz, planoaren barruan objektuen arteko lotura aztertzen saiatu ziren. Kubismo analitikoa, Picasso eta Braquek landu zuten, batez ere, eta sintetikoaren aitzindaria Juan Gris izan zen. Bilboko Arte Eder Museoan, nagusiki, kubismo sintetikoa dago ikusgai.

Telefónicaren Bilduma Kubista erakusketa 2014ko otsailaren 16ra arte egongo da ikusgai Bilbon.
 

Erakusketaren gaineko informazio gehiago, gune hauetan:
http://www.museobilbao.com/eu/exposiciones/telefonicaren-bilduma-kubista-211
http://espacio.fundaciontelefonica.com/coleccion-cubista-de-telefonica/


 


detalle2

Dokuteka

B2
2014-01-15

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16341769

x61pViewCountWAR

7188

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR