detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

George Sand

Emakume hau XIX. mendean Europa mailako idazle ospetsuenetariko bat izan zen. Amantine ezizena erabiltzen zuen. Parisen jaio zen 1804ko uztailaren 1ean eta Nohanten hil 1876ko ekainaren 8an. Bere izaera berezia eta egin zituen gauzarik garrantzitsuenak aipatzen dira biografia labur honetan.

Garaiko usadioen kontra jardundakoaren adibide garbia.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Gizon izenez munduratutako emakume bat dugu ekainaren zazpigarren honetan aipatzekoa. Aurore Dupin zuen izena, George Sand esaten zioten, ordea. Idazle frantziarra gaurko egunez hil zen 1876. urtean.  

Aurore Dupin baroi batekin ezkondu zen gazte-gazterik eta Dudevant baronesa ere esaten zioten. Baina laster banatu zen senarrarengandik eta Parisen bakarrik jarri zen bizitzen. Kazetari lanetan hasi zen egunkariak sortu berriak ziren garaian, 1830. urtean, eta ezaguna izaten hasi zen. Bazuen maitale bat ere urte haietan; idazlea, Jules Sandeau eta biak batera aritu ziren idazten Jules Sand seudonimoaren (izengoitiaren) atzean ezkutatuta. Arrosa eta zuria nobela idatzi zuen Jules Sand bikoteak.  

Eskandaloaren ikur bihurtu zen laster bere izena, Aurore Dupin gizonez janzten zelako eta garaiko arau moral guztiak apurtzen zituelako gizon zein emakumeekin izandako harremanetan. 32rako George Sand izena hartu zuen,  28 urte zituen orduan. Indiana eta Valentine kaleratu zuen (zituen), eta hurrengo urtean Lélia, arrakastara bidean eraman zuen liburua. 

Maitale artean, garaiko sozialistak ezagutu zituen, haien jarraitzaile egin zen eta bere bizitza zurrunbilo handian zebilen. Chopin pianistarekin maitasun istorioa hasi zuen eta harremanaren lekukotza ederra beste liburu bat: Negua Mallorcan.  

George Sanden gaztetako obrak pasionalak dira eta zahartzarokoak idilikoak. Denak ditugu gaur liburutegietan eta gehiago ere bai. Bera hil ostean kaleratu zituzten George Sand eta Aurore Dupinen gutunak eta bere egunkari ezkutua: Bizitza zurrunbilo batean egunkaria. Gaurko egunez hil zen 72 urte zituela gogotik bizi eta gero, Aurora Dupin, George Sand.  

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2000-06-06

x61pRelaContWAR

16341022
0:02:18

x61pViewCountWAR

5182

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR