detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Antoni Tàpies, objektutik eskulturara (1964–2009)

Bilboko Guggenheimeko erakusketan Tàpiesen eskulturak, objektuak eta arte-muntaiak daude ikusgai. 85 artelan biltzen dira guztira.

“Zera egiten saiatzen naiz –zioen Antoni Tàpiesek- ikuslea, errealitatea modu kontenplatiboan begiratzen behartzen duten irudiak sortzen”.
Antoni Tàpies.

 

Antoni Tàpies 1923an Bartzelonan jaio zen eta 2012an bertan hil. Autodidakta izan zen eta arte-akademian eta unibertsitatean ikasitakoak ez zuen gehiegi baldintzatu bere etorkizun artistikoa.

Tàpisek 1964. urtetik 2009. urtera landu zituen obra hauek zeinu kontzeptualak dira. Tàpiesek bere artelanetan erabili zituen osagarri materialen izaera aztertzea du helburu erakusketak.
 


Armari, 1973

Tàpiesek, aurreko mendeetako artegintzarekin erabat hautsi zuen eta, estilo guztien gainetik, sorkuntza lanari eman zion lehentasuna. Bere hizkuntza, formarik gabea, diziplinen aniztasunean oinarritzen da. Gerra ondoren Espainian sortu zen informalismoa, espresionismo abstraktuaren eta surrealismoaren ondorioa izan zen. Estatu talderik ezagunenak “El Paso” eta “Dau al Set” izan ziren. “Dau al Set”, kataluniar mugimendua, Tàpiesek, Brossak, Tharratsek eta J. Guinovartek… osatu zuten.

Zoom, 1946

Arte informalaren barruan joera ezberdinak eman ziren: Keinu Pintura, Abstrakzio Lirikoa, Arte Materikoa eta abar. Tàpiesek, hasiera batean, tatxisten bidea aukeratu zuen. Bere artelanek hormetan zaharkitutako irudien antza zuten.

Antoni Tàpiesek oso gogoko zituen Marx Ernst, Joan Miró, Paul Klee, Duchamp-en… obrak. Beraientzat, artelanak pintura, eskultura eta arkitektura bezala mugatzeak ez zuen zentzurik. Artearen hiru arlo hauek osotasun bat zuten eta banandu ezinak ziren. Duchampek, esate baterako, bere zenbait lanei ez zien eskulturak deitzen, objektuak baizik. Horren adibidea dira “Bizikletaren gurpila aulki gainean” eta “Urinarioa” bere artelanak.

 

 

Palla i fusta, 1969

Antonio Tàpies, koadro edo eskulturak egiteko kola, egurrak, ehunak,, hondarrak, sokak, orbanak, zakarrontzietako hondakinak… erabili zituen.

Ikurrez betetako objektu magiko hauek 2014ko urtarrilaren 16ra arte egongo dira ikusgai Guggenheim museoan.

Informazio gehiago, helbide honetan.


 

 


x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2013-11-08

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16292886

x61pViewCountWAR

3962

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR