detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Bilboko Guggenheim museoan Georg Baselitz eta Cy Twombly

Guggenheim Bilbaoko erakusketa honen izena "Historiaren istorioak" da. Cy Twombly eta Georg Baselitz artisten lanak batzen ditu.

Egia da irudiak buruz behera egiten ditudala eta horrela taxutzen dudala konposizioa; “behar bezala” jarriko balira, konposizioak oreka hori galduko luke.
Georg Baselitz

“Historiaren istorioak” du izenburua Guggenheim Bilbaoko erakusketak. Cy Twomblyren artelanak Nine discourses on Commodus, 1963 (Komodori buruzko bederatzi gogoeta) du izena eta Georg Baselitzenak Mrs Lenin and the Nightingale, 2008 (Lenin andrea eta urretxindorra).

Baselitzen lana formatu handiko hamasei mihiseko saila da eta konposizio-egitura bera du sailak oinarri: bi gizon buruz behera, zakilak agerian eta eskuak izter gainean.

 

Mrs Lenin and the Nightingale saileko hiru artelan

 

Cy Twomblyren saila, berriz, bederatzi lanek osatzen dute. Artelan hauek 2007an erakutsi ziren lehen aldiz Guggenheim Bilbaon. Orain, Petra Joos komisarioak, obra haiek berak aurrez aurre ipini ditu. Koadroak honela kokatzearen helburua Komodo, Lenin eta Stalin diktadoreen historiek egungo testuinguruan nolako elkarrizketa eragiten duten aztertzea da.

Nine discourses on Commodus saileko hiru margolan

Baselitzen lanak, Vladimir Lenin eta Joseph Stalin, errusiar agintariek gauzatutako erailketen oroimena izan nahi du. Twomblyk, berriz, Aurelio Komodo, Erromako enperadoreak, II. mendean egindako sarraskiak islatzen ditu. Komodoren bizimodua krudelkerian oinarritu zen. Komodoren gobernu motak ez zuen ideologikoki zerikusirik Lenin eta Stalinenarekin, baina hirurek, beraien botereari eusteagatik herritarrak hil zituzten.
Georg Baselitz margolaria
 

Twombly eta Baselitzen kontakizun piktorikoetan erabilitako keinu eta ikurrak zirikatzaileak dira. Bi margolarien margolanak ohiko espresionismoaren eremutik kanpo daude. Twomblyk zioen bere artelanak sentimenduen uztarketan oinarritu zituela. Komodori buruzko irudiak ez dira figuratiboak: zaurien moduko orban gorriak eta horiak odola dariela. Baselitzek, Lenin eta Stalinen irudiak buruz behera, zakilak erakutsiz eta eskuak izter gainean dituztela margotu zituen.

Cy Twombly margolaria

Cy Twomblyren Nine discourses on Commodus (Komodori buruzko bederatzi gogoeta) (1963) artelanek, hasiera batean, ez zuten inolako arrakastarik izan eta ez zituen inork erosi. Urteak pasa ondoren eta zenbait eztabaida ahaztu direnean, Komodori buruzko irudiak onartu dira. Baselitzek, “Lenin andrea eta Stalin urretxindorra” (2008) obra egiteko, Otto Dix pintorearen erretratu batez baliatu zen. Lenin eta Stalinen zortzi irudik hondoa zuria dute eta beste zortziek, berriz, beltza.

Baselitz eta Twomblyren erakusketa maiatzaren 19ra arte egongo da ikusgai Guggenheim Bilbao museoan.

Erakusketaren inguruko informazio gehiago, helbide honetan.




 

 


x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

C1
2013-04-18

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16289241

x61pViewCountWAR

4133

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR