Bizenta Mogel eta Elgezabal
Bizenta Antonia Mogel eta Elgezabal Azkoitian jaio zen 1782ko ekainaren 6an eta Abandon, Bizkaian, hil, 1854ko irailaren 29an. Bera izan zen euskal literatura idatziaren alorra landu zuen lehen emakumea. Garai hartan emakumeek ikastea oso gaizki ikusita bazegoen ere, Bizentaren osaba uste honen aurka azaldu eta ikasketak eman zizkion ilobari.
Hiru dira euskal literaturan ospe handia lortu duten Mogeldarrak: Joan Antonio (1745-1804), Joan Jose (1781-1849) eta Bizenta Antonia (1782-1854).
Bizenta Antonia Mogel Azkoitian jaio zen (1782-7-6an), bere aita han baitzegoen mediku, baina, urtebete egin baino lehen, aita hil eta Markinara joan ziren bi neba-arrebak. Markinan igaro zuten, beraz, Joan Josek eta Bizenta Antoniak beren haurtzaroa, eta bertan eskolatu zituen osaba Joan Antoniok. Bizenta, ezkondu eta, alargundurik, Abandon hil zen 1854-6-29an.
Euskaraz idatzi zuen lehen emakumea
Bizenta Antonia izan genuen euskal literatura idatziaren alorra landu zuen lehen emakumea. Garai hartan emakumeek ikastea oso gaizki ikusita bazegoen ere, osaba uste honen aurka azaldu eta ikasketak eman zizkion Bizentari.
Idazlanak
1804an argitaratu zuen Bizenta Mogelek bere lehen liburua, osaba hil zen urte berean, hogeita bi urte besterik ez zituela. Liburuaren hitzaurrean bertan adierazten duenez, latina ondo zekien. Esoporengandik hartutako berrogeita hamar alegia euskaratu zituen, eta gipuzkeraz eman.
Liburuaren izenburua: Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euskaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vizitza zucentzeco (Donostia, 1804). Liburua gipuzkeraz idatzita dago, baina gipuzkera horrek bizkaieraren ukitua du.
Itzulpen-lanetan aritutakoa
Bizentak hainbat itzulpen ere egin zituen, denetan ezagunena, Toledoko Kardinalaren gutun baten itzulpena. Euskaraz, Bilbon eman zen idazki hau argitara.
Egin zuen, hala ere, bestelako lanik. Izan ere, Gabon-kanta egilea ere izan baitzen Bizenta.
Baina Gabon-kanta horiek gora behera, idazlanik ezagunena Ipui Onak da, zalantzarik gabe.
XIX. mendeko alegialariak
Alegiak idatzi dituztenen artean, Fedro eta Esopo aipatzen ditu Bizentak eta liburuaren bukaeran, Samaniego (1745-1801) eta Renteria. Ipui Onak liburuarekin, alegiak euskaraz konta zitezkeela adierazi nahi izan zuen.
Gratien Ademak ere hemezortzi alegia argitaratu zituen, baina ez dira itzulpen soilak. Aita Uriartek bizkaieraz idatzi zituen alegiak. Eta XIX. mendean izan zen alegilari handienetako bat Agustin Pascual Iturriaga izan zen, Fábulas y otras composiciones en verso vascongado argitaratu zuen.
Samaniegoren berrogeita hamabost alegia eta Virgilioren lehen eta hirugarren egloga itzuli zituen.
Ipuin gisa eman izan diren alegiek izen ezagun gutxi batzuk eta jakinak izan dituzte historian: Esopo grekoa, Fedro latinoa, La Fontaine frantsesa eta XVIII.ean gaztelaniaz jardun zuten Iriarte eta Samaniego. Bergarako Mintegiaren zuzendari izandako arabar honek, gainera, ikastetxe horretarako idatzi zituen alegiak (1781-1784), osaba Peñaflorida Kondearen enkarguz. Bizentak oso hurbiletik ezagutu ahal izan zuen, beraz, tradizio klasiko hau.
Euskal alegialariak
Alegien balio didaktikoak XIX. mendeko idazle bat baino gehiagoren lanerako gogoa suspertu zuen: Uriarte, Zabala, Iturriaga, Archu edo Goyhetche aipa litezke adibidetzat.
Bizenta Mogelek oso tradizio herritarra ere izan zuen bere ipuinen oinarri, alegialari klasikoek eta herriak ere arrunt maiteak izan baitituzte beti abereengandik jasotako irakaskizunak. Abereen irudimenezko mundua gizarteaz hitz egiteko erabili izan dute alegialariek: animalien arteko elkarrizketa eta harremanek gizakion arteko arazoak islatu nahi izan dituzte.
Bizentak iturri klasikoetatik edan ez ezik, herri-ipuinetatik ere jaso zituen ideiak. Ipuinetan, animalien arteko elkarrizketan ikasbide bat dagoela onartzen zuen.
Alegietan, tradizioa oinarri
Bizenta Mogelek oso tradizio herritarra ere izan zuen bere ipuinen oinarri, alegialari klasikoek eta herriak ere arrunt maiteak izan baitituzte beti abereengandik jasotako irakaskizunak. Abereen irudimenezko mundua gizarteaz hitz egiteko erabili izan dute alegialariek: animalien arteko elkarrizketa eta harremanek gizakion arteko arazoak islatu nahi izan dituzte.
Bizentak iturri klasikoetatik edan ez ezik, herri-ipuinetatik ere jaso zituen ideiak. Ipuinetan, animalien arteko elkarrizketan ikasbide bat dagoela onartzen zuen.
Esoporen alegiak
Adituen ustez, herri ipuin gehienek Ekialdean omen dute beren jatorria. Lurralde zabal mugaezin horretan herrien sorterria aurkitu behar bagenu, Indiara joango ginateke.
Txinako hainbat ipuinek Indian du bere jatorria eta Europara Erdi Aroaz geroztik iritsi ziren.
Jakina, honek guztiak ez du esan nahi, inondik inora ere, ipuin guztiak jatorriz Indiakoak direnik.
Juan San Martinek dioenez, Azkuek eta Barandiaranek jaso zituzten era horretako ipuinak.
Esoporen alegiak laburrak dira eta narrazioaren aurretik edo atzetik promitio edo epitimio delakoa jartzen da, hau da ipuinetik ateratzen den ikaskizuna. Animalia, abere, hegazti edo piztiak, nork bere nortasuna du: esaterako, lehoia beti indartsua da, azeria askojakina eta abar.
HIZTEGI LAGUNGARRIA
ABERE.- Animal, bestia. Animal.
ADIERAZI.- Expresar. Exprimer.
ALARGUNDU.- Enviudar. Devenir veuf/veuve.
ALEGIA.- Fábula, parábola, cuento. Fable.
ALEGILARI.- Fabulista. Fabuliste.
ALOR.- Ámbito. Domaine.
ARGITARATU.- Publicar. Publier.
ARREBA.- Hermana (respecto al hermano). Sœur.
ARRUNT.- Oso. Muy. Tout à fait.
ASKOJAKIN.- Sabio/a. Savant/e.
AZERI.- Zorro/a. Renard.
BALIO.- Valor. Valeur.
EKIALDE.- Este. Levant.
ENKARGUZ.- Por encargo de. Sur mesure.
ESKOLATU.- Educar, escolarizar. Scolariser.
EZAGUN.- Conocido/a. Connu/e.
GAIZKI IKUSITA EGON.- Estar mal visto. Être mal vu/e.
GIZARTE.- Sociedad. Société.
HAURTZARO.- Infancia, niñez. Temps de l’enfance.
HEGAZTI.- Ave. Oiseau.
HITZAURRE.- Prólogo, introducción. Prologue.
HURBILETIK.- De cerca. De près.
IKASBIDE.- Modo de aprender. Façon d’apprendre.
INDARTSU.- Fuerte. Fort/e.
IRAKASKIZUN.- Lección, enseñanza. Enseignement.
IRUDIMEN.- Imaginación. Imagination.
ISLATU.- Reflejar. Refléter.
ITZULPEN SOIL.- Mera traducción. Simple traduction.
ITZULPEN.- Traducción. Traduction.
JAKIN.- Determinado/a. Déterminé/e.
JATORRI.- Origen. Origine.
LANDU.- Jorratu. Trabajar. Travailler.
LANERAKO GOGOA.- Ganas de trabajar. Envie de travailler.
LURRALDE.- País, territorio. Territoire.
MUGAEZIN.- Ilimitable. Infini.
NEBA.- Hermano (respecto a la hermana). Frère.
NORTASUN.- Personalidad. Personnalité.
OINARRI.- Base, fundamento. Base.
ONARTU.- Admitir. Admettre.
OSPE.- Fama. Renom.
PIZTIA.- Fiera, alimaña. Animal sauvage.
SORTERRI.- Patria, país natal. Patrie.
SUSPERTU.- Animar. Animer.
UKITU.- Toque. Touche.
URTE BEREAN.- El mismo año. La même année.
USTE.- Creencia, opinión. Avis.
ZABAL.- Ancho/a. Large.