detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Marilyn Monroe

Marilyn Monroe, XX. mendeko film-izar, sexu eta pop ikonoa, 1926ko ekainaren 1ean jaio zen Los Angelesen eta 1962ko abuztuaren 4an hil zen Brentwooden,.

Zinean bigarren mailako hainbat paper interpretatu ondoren, pixkanaka 1950eko hamarkadako zinema-izar handienenetako bat bilakatu zen, erakutsi zuen komediarako senari eta erakargarritasunari esker. Geroago, paper serioagoetan parte hartzen saiatu zen. Hala ere, arazo pertsonalak zirela eta, bere buruaz beste egin zuen. Heriotzak, konspirazio teoriak pizteaz gain, mito bihurtu zuen Marilyn Monroe aktorea.

 

Bizitza

Norma Jeane Mortenson Los Angelesen (Kalifornia, AEB) jaio zen, 1926ko ekainaren 1ean. Geroago, Norma Jeane Baker izenarekin bataiatu zuten, bere amaren maitale baten abizena jarriz. Baina Marilyn Monroe izenarekin egin zen mundu guztian ezagun. Bere amak, Gladys Monroe, RKO estudioetarako egiten zuen lan eta buruko gaixotasun bat zeukan. Sekula ez zuen aitortu nor izan zen Marilynen aita. Marilyn Monroek adopzio-etxeetan eta umezurztegietan eman zuen haurtzaroa.


16 urte zituela, Norma Jean Jimmy Doughertyrekin ezkondu zen Marilyn, eta Bigarren Mundu Gerra hasi bitarte etxekoandre izan zen, bere senarra gerrara bidali zuten arte. Itsas Armadako argazkilari bat Marilynek lan egiten zuen lantegira joan zen, gerra garaian emakumeen lanak zuen garrantziaren inguruan erreportaje bat egiteko, eta horrela, ia konturatu gabe, modelo lanetan hasi zen. 1945. urtean 33 aldizkari ezagunen azalean agertu zen bere argazkia. Hurrengo urtean dibortziatu eta interpretazioa ikasten hasi zen.


1950ean Metro Goldwyn Mayer estudioekin kontratua sinatu eta bi film egin zituen: La jungla de asfalto, John Hustonen thriller bat eta Eva al desnudo, John Mankiewiczena. Bi paper txiki hauekin eta ondoren egin zituen beste batzuekin, Marilyn ezagutzen hasi zen publikoa.


1953an Hollywoodeko aurpegirik ezagunenetakoa bihurtu zen Howard Hawksen Los caballeros las prefieren rubias (1953) eta Jean Negulescoren Cómo casarse con un millonario (1953) filmei esker. Henry Hatthawayk zuzendutako Niagara filmarekin, berriz, izar handia bihurtu zen.


1954ko urtarrilaren 14ean berriz ezkondu zen Marilyn, oraingoan Joe DiMaggio beisbol jokalariarekin. Bederatzi hilabetez egon ziren ezkonduta.


Billy Wilderren La tentacion vive arriba filma egin zuen Marilynek 1955ean. Film honetakoa da Marilynen eszenarik ezagunenetakoa, metroaren aireztapen sistemako irteera baten gainean zegoela aireak gona altxatu zionekoa. Hau egin ondoren, New Yorkeko Actor's Studio ezagunean hasi zen ikasten eta bere ekoiztetxe propioa sortu zuen: Marilyn Monroe Productions izenekoa. Joshua Loganek zuzendutako Bus Stop (1956) eta Laurence Olivierren El príncipe y la corista (1957) lanak egin zituen orduan.


1956ko ekainaren 29an Arthur Miller idazlearekin ezkondu zen Marilyn Monroe (1961ean banandu egin ziren). 1959an Con faldas y a lo loco filma egin zuen, Billy Wilderren esanetara. Komediarako zuen gaitasuna erakutsiz. Ondoren, El multimillonario (1960), George Cukorren zuzendaritzapean, eta Vidas rebeldes (1961), John Hustonen agindutara egin zituen. Azken film honen gidoia Millerrek berak idatzi zuen eta bi aktore handirekin batera protagonizatu zuen Marilynek: Montgomery Clift eta Clark Gable.


1962ko martxoan munduko izar ezagunena izendatu zuten Marilyn eta Urrezko Globoa saria eman zioten. Maiatzean, berriz, New Yorkeko Madison Square Gardenen Happy birthday kanta ospetsua abestu zion John F. Kennedy AEBtako presidenteari. Urte bereko abuztuaren 4an, 36 urterekin, Brentwoodeko (Kalifornia) etxean, gaindosi baten ondorioz hil zen Marilyn Monroe, nahiz eta hilketa izan zela ere askotan esan izan den.


detalle2

Dokuteka

B1
2012-06-01

x61pRelaContWAR

16161569

x61pViewCountWAR

5255

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR