Etxean lekua irabazteko

1- Ezkutatu gauza txikiak
Objektu txikiek (kuxinek, sofako tapakiek, jostailuek…) ikusmen-zarata handia eragin dezakete, eta espazioa ordenatu gabe dagoenaren sentsazioa areagotu. Hori saihesteko, erabili gauza horiek guztiak gordetzeko kutxak eta saskiak, eta ikusiko duzu nola aldatuko den zure egongelako ordena. Saskiak zuntz naturalez eginak badira, goxotasun handiagoa emango diote espazioari.

2- Apalategietan ateak jarri
Apalategirik baduzu, erraza da beheko apalak ezkutatzeko ateak jartzea eta, hala, espazio hori arintzea lortuko duzu. Hor gorde ahal izango dituzu gela itsusten duten objektuak: paperak, dokumentazioa, boligrafodun potoak, joskintza-kaxa... 

3- Atera etekina sarrerari
Hormak ezin hobeak izan litezke biltegiratze-espazioa irabazteko. Ospa hankadun pertxero horiek; egin apustu berokiak zintzilikatzeko esekitokien alde eta gehitu apal bat bizkarzorroak, poltsak, kapelak eta abar jartzeko... Eta tokirik izanez gero, baita zapatentzako-apal bat ere. 

4- Biltegiratze-altzariak
Sukaldean edo jangelan aulkien ordez banku bat jartzeko aukerarik baduzu: aurrera! Bisualki arina da eta gauzak gordetzeko leku handia irabaziko duzu. 

Garrantzitsuena
Noizean behin, garbiketa egin eta erabiltzen ez dituzun gauzak edo behar ez dituzun horiek oparitu, saldu edo bota.

Irudia: Ikasbil


B2
04-03-2025
31457355
836