Ejercicio
Erleak zizta
Ikastunitate honetan, alergia eta erleen pozoiarekin zerikusia izan dutenen kasuak izango dituzu hizpide. Lehenengo atazan, alergiari aurre egiteko tratamenduen ezaugarriak jasoko dituzu. Bigarrenean, erleekin izandako esperientzia batetik abiatuta, pozoia sendabide nola bihur daitekeen ezagutuko duzu. Eta azkenekoan, berriz, alergia duen baten historia klinikoa osatuko duzu.
IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA
- Alergiaren inguruko tratamenduak eta kasuak ezagututa, historia klinikoa idatziz osatzea.
- Ulermena:
- Alergia tratatzeko botiken ezaugarriak sailkatu
- Bideoan ikusitakoak egia ala gezurra diren esan
- Entzundako gertakaria ideia nagusiarekin lotu
- Mintzamena:
- Kortikoideen inguruko azalpena osatu
- Idazmena:
- Historia klinikoa osatu
- Gramatika:
- Alergiaren sintomak eta hiztegia euskaratu
- Denborazko baliabideak esaldietan kokatu
