Ejercicio
Etorkizuna
"Uda-giroan irakurtzeko ipuinak" HABE aldizkarian argitaratu dugun ipuin-bilduma da aurtengo udan, nonahi zaudela, gustura irakurri, entzun eta ariketa batzuk aisa egin ditzazun.
Jarraian aurkituko duzun ipuina Iban Zalduaren Etorkizuna, 119-122.orr. (Alberdania 2005) liburutik hartua da.
Ipuin hau irakurri ondoren egiteko hainbat ariketa dituzu hemen. Solteak dira, hau da, ez dute ibilbide didaktikorik osatzen. Baina, errazenetik zailenera hurrenkeratu ditugu. Hauexek dira eginkizunak:
- Orainalditik etorkizunerako jauzia egingo dugu eta horretarako aditzaz baliatuko gara.
- Adibidea irakurri ondoren eta etorkizuneko moldea erabiliz, esaldi batzuk berridatziko dituzu.
- Ixiarrek bere amari egiten duen modura, zuk ere hainbat galdera errepikatzea nahi dugu, horretarako beharrezko den -en atzizkia erabiliz.
- Pertsonaien inguruko datuak irakurriko dituzu eta nori buruzkoak diren adieraziko.
- Esaldiak lotuko dituzu, etorkizuneko iragarpenak egite aldera.
- Ipuinaren laburpena ere irakurri eta aldaketak atzeman beharko dituzu.
- Ipuineko hainbat hitzen definizioak aurkitu beharko dituzu.
