Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Garuna

Metaforak omen dira gizakiok pentsatzeko dugun modua eta metaforarik erabilienetakoa dugu garuna ordenagailuarekin alderatzen duena. Zientziak aurrerapen handiak eginda ere, misterio handia izaten jarraitzen du gure garunak eta horixe esango digu Joseba Jauregik irratsaioan. Garuna, arima, kontzientzia... hainbat kontzeptu josiko ditu, gainera, elkarrizketan zehar.
Oraindik misterio handia da, bai, garuna eta, zoritxarrez, garuneko gaitz askok eta askok ez dute oraindik sendabiderik, esate baterako, zahartzaroarekin batera sarri etorri ohi direnak. Horrelako kasu bat izango dugu sekuentzia honetan kontsultako elkarrizketan. Esaera zaharrak dioena alegia, ume jaio eta ume bihurtu.

Helburu orokorra:

  • Kontsultan gaixo bati galderak egiteko gai izatea.
Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Irratsaioa entzun eta bertan aipatzen diren zientzialariak euren argazkiekin lotu
  • Sekuentzian azaltzen diren baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi, irratsaioa entzun ahala
  • Irratsaioan entzundako kontzeptuak eta definizioak lotu
  • Identifikatu aditza galdegai noiz den eta egoki idatzi
  • Kontsultako elkarrizketa bat entzun eta identifikatu zertan ari den medikua
  • Kontsultako elkarrizketako hutsuneak bete, denbora adierazteko item egokiak jarrita.

x61pRelaContWAR

detalle2

Actividad

B2
10-12-2007
16380829

x61pViewCountWAR

1270

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR