Gozoa gazi¹

Jateko ohiturak aldatzen ari dira haurren artean. Egin diren ikerketen arabera, esaterako, gero eta gehiago omen dira e gosaldu gabe joaten diren haurrak. Bestalde, janari azkarraren olatua gosarietara iritsi dela dirudi eta maiz ikus daitezke haurrak ohiko gosariaren ordez, opil eta gozoki industrialak jaten. Horren inguruan eta haurrek hartu beharko luketen gosari egokiaz arituko zara ikastunitate honetan. Lehenengo atazan, adituek hedabideetan (irrati nahiz aldizkarietan) emandako informazioa bata bestearekin alderatuko duzu. Bigarrenean, kontsultako elkarrizketan, gosariaren garrantziaz arituko zara pediatrak emandako informazioa aztertuz. Azkenik, oinarria jarrita, gosaritan hartzea komeni den elikagaiei buruzko proposamena osatuko duzu.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:

  • Eskolako haurrarentzako gosari egokiaz jardun eta ereduak proposatzea
Hainbat jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:
  • Ulermena:
    • Entzundako elkarrizketaren eta irakurritako testuaren ideiak bereizi
    • Galderei erantzunak egokitu
  • Mintzamena eta idazmena:
    • Iritzia eman gosaltzeko ohituren inguruan
    • Azalpen zati bat osatu
    • Gosari egokirako proposamena idatzi
  • Gramatika eta diskurtsoa:
    • Gaztelaniazko hainbat hitz euskaratu
    • Elkarrizketa zatiaren hutsuneak bete
    • Entzundako hainbat hitz beste era batera adierazi
    • Baldintzazko esaldiak euskaratu
    • Esaldiak lotu

1. GOSARI EGOKIA

¹ Osatuz Pediatria 1 liburuan ere badaukazu gai hau landuta 31.-42. orrialdeetan. HABE, 2004

Exercise

B2
17-03-2008
16380519
631