Ejercicio
Sekretu profesionala erizaintzan. Sekuentzia
Badira hainbat lanbide bezeroen intimitaterako sarbide berezia dutenak eta, horien artean, osasunaren arloa ez da sarbiderik txikiena duena. Sekuentzia honetan jorratuko dugun artikuluak horixe du gai, sekretu profesionala osasunaren arloan, batik bat, erizainen ikuspegitik. Gai garrantzitsua izanik ere, askotan behar beste zaintzen ez dena, inondik ere.
Hauek izango dira sekuentzia honetan egingo dituzun lanak:
- Artikuluko hainbat pasarte dagokien atalean txertatu
- Testua irakurri gezurrezko baieztapenak antzemateko
- Gaizki idatzitako hitz elkartuak identifikatu eta ondo idatzi
- Artikuluan aipatutako kasuen barruan, kontsultako elkarrizketa zein kasu den antzeman
- Euskaraz esateko orduan zailtasunak eragiten dituzten hainbat esaldi zati euskaratu
