Ejercicio
Lan-ordutegia. Sekuentzia
Ez da erraza familia-bizitza eta lana uztartzea. Baina, premiazkoa bai, ordea. Azken urteotan lan-ordutegiak malgutu eta, batez ere, bazkaltzeko tartea murrizteko aldarrikapenak bolo-bolo dabiltza han-hemenka. Garaia omen dugu geure lan-ordutegiak Europako herrialdeetakoetara egokitu eta, hartara, familiarekin denbora gehiago pasatzeko. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Helburua:
Hiru adituri lan-ordutegiaren gainean egindako elkarrizketa lantzea.
Helburu horiek lortzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
- Irratiko elkarrizketa adi entzun eta aldez aurretik aukeratutako datuei erreparatu.
- Irratiko elkarrizketa adi-adi entzun eta ideia nagusiei erreparatu eta aukeratu.
- Testuak irakurri eta ordenatu izenburuak.
- Elkarrizketako hainbat hitz-kate euskaratu eta landu.
- Kontsultako elkarrizketa entzun eta gaixoari zer proba egingo dizkioten erabaki.
- Kontsultako elkarrizketa irakurri eta zehar-estiloa landu.
Actividad
15-04-2011
16377231
1650
