Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Gure erditzearen jabe liburutik bi bertso

Estitxu Fernandezen Gure erditzearen jabe liburuan Uxue Alberdiren bertso batzuk irakur daitezke.

Horietako pare baten gaineko ariketa bat proposatu dizugu. Aldez aurretik, irakur itzazu  Gure erditzearen jabe liburuko bi lehenengo bertsoak:

 


1. bertsoa
Goizeko ordubatean
le(he)nbiziko uzkurdura,
ta iztarretatik be(he)ra
tantaka hasi zait ura.
Umea iritsi al da?
biok egin dugu duda,
barealdiak ez dira
heltzen bost-sei minutura.
Mutila dantzan hasi da,
behar da hau eta hura!
Ni logelan biluztu naiz,
has dadila abentura:
nire gorputza bi zati
egiteko prestatu da.
 
 
 
2. bertsoa
Etxe hontan jaio ziren
gure aita ta amona,
amonaren ama eta
birramonaren aitona.
Zilborresteen kateak
biltzen dituzten lau horma,
familiako emeen
memoriak duen forma.
Horren sentitzen naiz ziur,
hain da sentsazio ona
erdiminaren erdian
dudan sentipen sakona:
denak niri laguntzera
etorri direla hona. 

 

detalle2

Actividad

B2
29-01-2014
16342081

x61pViewCountWAR

5283

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR