Ejercicio
Pertsonen beharretara egokitutako mundurantz. Sekuentzia
Bizimodu erosoagoa izan genezake denok irisgarritasun unibertsalaren irizpideak bizitzaren arlo guztietara eramanez gero. Horretaz arituko zara lehen atazan irakurri eta aztertuko duzun artikuluari esker. Bigarrenean, turismoa egiteko garaian ezindu fisiko batek dituen oztopoei erreparatuko diezu entzun eta aztertuko duzun elkarrizketaren bitartez.
Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
- Kontzeptuak euskaratu
- Irisgarritasun unibertsala zer den azaltzeko balio ez duen esaldiari antzeman
- Egoera erakusten duten esaldiak osatu
- Esaldiak ordenatu
- Elkarrizketako partaideak deskribatzeko aukera egokia hautatu
- Bezeroaren kexa azaltzen duen elkarrizketa zatia osatu
- Pasarte bateko hutsuneak bete
