Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Gure nagusien zainketa, guztion ardura

Urriaren 1an Adinekoen Nazioarteko Eguna dela-eta, adinekoekin lotutako sekuentzia bat eskaintzen dizugu hemen. Adinekoak zaintzeko modua asko aldatu da eta horrekin batera geriatrikoen eskaintzaren bilakaera. Zumarragako Argixao zentroko zuzendariaren hitzetan, orain zerbitzua eta eskaintza indibiduoari eskaintzen zaio, era pertsonalizatuan, eta horrek hobekuntza nabarmena ekarri du. Lehenengo atazan, erreportaje osoa irakurriko duzu aldaketa horiek eta zentroaren berezitasunak zertan diren ezagutzeko. Bigarrenean, geriatriko berrira iritsi den egoiliar baten aurreneko inpresioak eta kezkak ezagutuko dituzu, harrera egin dion zaintzailearen eta egoiliarraren beraren arteko elkarrizketa aztertuz.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:

  • Argixao zentro psikogeriatrikoa kudeatzen duen enpresa aukeratu
  • Zentroaren arduren banaketa erabaki
  • Ideiak zuzenak diren ala ez adierazi
  • Paragrafoko hitzak zuzen idatzi
  • Elkarrizketako egoiliarraren irizpideak aukeratu
  • Ezaugarriak egoitza zaharrekoak ala berrikoak diren erabaki
  • Bi pasarte osatzeko hutsuneak bete
  • Hitanoan dauden esaldiak zuka erabiliz berridatzi

x61pRelaContWAR

detalle2

Actividad

B2
16-03-2010
16248651

x61pViewCountWAR

2085

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR