detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Heartstopper 6. Txirikordaturik

Institutuan mundu guztiak ezagutzen ditu Nick eta Charlie, eta denek dakite elkarrekin egongo direla betiko. Bikote perfektua osatzen dute, pasioz betetakoa eta sendoa. Beren lagunek, Taok eta Ellek, adibidez, arazoak dituzte harremana mantentzen. Hori da, gutxienik, kanpotik ikusten dena. Errealitatea, ordea, konplexuagoa da.

EGILEA: Alice Oseman

ITZULPENA: Naroa Zubillaga

ARGITALETXEA: Astiberri

URTEA: 2026

Nick eta Charlieren unibertsorako lehenbiziko atea 2014an ireki zuen Alice Osemanek, Solitaire lehen eleberria argitaratu zuenean ingelesez. Eleberri horretan, izan ere, Tori Spring protagonistak anaia nerabe bat du, Charlie, eta hark erromantze bat bizi du Nickekin. Heartstopper 2016an argitaratu zuen lehenengoz Osemanek sarean, Jean Rhys egilearen aipu bateko hitz bat erabilita izenburua sortzeko. Orain, hamar urte beranduago, amaierara iritsi dira Nick eta Charlieren abenturen berri ematen duten bai komikien saila bai eta ikus-entzunezkoa ere. Horietan, protagonisten bizitzaren ia-ia bi urte jaso dira, bizitzen dituzten aldaketa guztiekin. Gazi-gozoa izango da agurra, baina itxiera bikaina eman dio egileak.

 
 

Páginas: 448

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
28-10-2026

x61pRelaContWAR

40298475

x61pViewCountWAR

114

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR