detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ene Jesus

Gela batean itxita daukaten gizon bat. Gizon hori historiak kontatzen saiatzen da. Kontatu nahi lituzkeen historiak gogoratu nahi ez lituzkeen historiekin korapilatzen zaizkio: lagunak, Mutua, Samuel, Abel, eta batez ere Marga. Aitaren gorpua, etxean. Eta ama. Ama izugarria. Amaren maitasun itogarria.

EGILEA: Ramon Saizarbitoria

ARGITALETXEA: Erein

URTEA: 2026

Ramon Saizarbitoriaren hirugarren nobela da Ene Jesus. 1976an argitaratu zuen, Egunero hasten delako eta Ehun metroren ondoren. Bi hauek orduan sortzen ari zen euskal irakurlego berriaren berotasuna jaso bazuten, Ene Jesus nobelak isilik utzi zituen irakurle horietako asko. Mutu. Urte askotako isiltasuna eragin zion idazleari ere. Ene Jesus argitaratu ondoren, hemeretzi urte pasatu zituen Saizarbitoriak nobelarik argitaratu gabe. Bere nobelagintza mutur posible bateraino eramana zuen testu honekin.

Liburuaren zati bat irakur dezakezu, PDF formatuan, esteka honetan.

Hona pasarte bat (22. or.):

"Lotsa ziur asko prejuizio hutsa besterik ez litzateke izanen kasu honetan zeren neure burua engainatzen badut neronek permititzen dudalako izanen baita. Ez naiz inozoa. Gainera hemen denbora pasatzea da asuntoa. Beste era batera esanda, denborari itxarotea, eta denborari edo orduari trenari bezalaxe itxaroten zaio. «Hay chicles, caramelos, pastillas de café y leche»."

Páginas: 128

detalle2

Docuteca

C2
23-10-2026

x61pRelaContWAR

40298415

x61pViewCountWAR

220

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR