irakurgai-mailakatuak-fitxa
Ehulearen hilobia
Seumas O’Kelly-ren Ehulearen hilobia nobelan, Mortimer Hehir ehule ospetsua lurperatzeko eguna iritsi da, baina inork ez daki non dagoen haren familiaren hilobia Cloon na Morav («hildakoen zelaia») hilerri zahar eta kaotikoan.
EGILEA: Seumas O'Kelly
ITZULPENA: Unai Elorriaga
ARGITALETXEA: Igela
URTEA: 2026
Bi agure tematiren eztabaidak, bi lurperatzaileren pazientziak eta alargun gaztearen isiltasun kezkatiak osatzen dute heriotzaren inguruko erritu bitxi eta gizatiarra. Umore beltzez eta poesia gordinez josita, komunitate baten memoria ahulari buruzko alegia bikaina da kontakizun hau. Hilobi baten bilaketak herri oso baten arima azaleratzen du.
Eleberri labur hau Irlandako literaturako altxor ezkutuenetako bat da. O’Kellyk maisuki uztartzen ditu egoera groteskoa eta samurtasuna, eta bizitasun harrigarriz dakar ahozko tradizioaren musika eta giza miseriaren absurdoa.
Hona pasarte bat (12. or.):
"Ustekabean aske uzten diren pertsonen itxura zeukaten agure biek. Denbora luzez egon izan ziren nonbait zelatan, bizitzako itzalen artean, munduak ez zuen eurentzako betebeharrik izan, eta orain, bat-batean, baten batek gogoratu eta deitu egin zien beste inork egin ez zezakeen kontu baterako. Atariko eskailera igo eta Cloon na Moravera sartu zireneko euren aurpegietako bizitasunak ondo adierazten zuen hainbeste denboraren ostean berriro ere zerbaitetarako probetxugarri izatearen poza."
