detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Termita

Amamarekin bizi den eta teleoperadore diharduen emakume jada ez hain gazte baten egunerokoa kontatzen du Termitak, lehen pertsonan. Liburuak gaztelaniazkoa Euskadi literatura saria jaso zuen 2025ean.

EGILEA: Garazi Albizua

ITZULPENA: Bego Montoia

ARGITALETXEA: Erein

URTEA: 2026

Ahots narratibo hori errebeldea eta makarra da, aurretik ezin iragarrizkoa eta ironikoa. Ez du betetzen gizarte patriarkalak emakumeei ezartzen dizkien ereduetako bat bera ere; haren gorputz ez normatiboak, sexualitate asegaitzak, zaintzaile paperari uko egiteak eta ama ez izateak izaki marjinal bihurtzen dute besteen begien aurrean. Alabaina, ahots narratiboa oldartu egiten zaio marjinaltasun horri, ez du biktima egoeratik hitz egiten, ez du pena eman nahi, ez du enpatiaz baliatu nahi. Inolako errukirik gabe mintzo da, kapitulu laburretan, idatz molde aratz eta sendoaz, elipsiak eta isiluneak bikain baliatuz.

Liburuaren zati bat irakur dezakezu esteka honetan.

Liburuaren aurkezpen-ekitaldiaren bideoa ikus dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat:

"Amak ahal dituen umeak biltzen ditu sukaldean: jan dezatela beroa. Berak ere negar egingo zuela uste zuen, ukabilkada bat sentituko zuela urdailean.

Baina ez du egiten eta ondo pentsatua du dena: neskatila lepotik hartu eta sukalde bazterrera darama, mugi dezan uzten du umeak. Amantaleko poltsikotik zerbait atera eta umearen eskuan jartzen du mugimendu basati batez.

—Jantzazu –diotso."

Páginas: 144

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
30-10-2026

x61pRelaContWAR

40295921

x61pViewCountWAR

98

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR