irakurgai-mailakatuak-fitxa
Puta jainkotiarrak
Agus hil da eta Lore lehengusinak jaso ditu haren ondasun apurrak: Lorek eta osaba Jacintok trukatzen zituzten gutunak, Agusen bidaia-egunerokoa eta Feo izeneko txakur bat.
EGILEA: Asel Luzarraga
ARGITALETXEA: Txalaparta
URTEA: 2026
Gutunek iraganeko mamuak harrotuko dituzte Lorerengan. Egunerokoekin, berriz, Agusek Askayalara egindako bidaiaren kronika bilduko du, eta haren begietatik ezagutu behinola jaioterri izan zuen herriaren forma berria: ohiturak, tribuak, herrixkak eta hiriak, antolamendu eta pentsamendu berriak…
Esan gabe doa lanarekin hasi, eta Zortzigarren hiria liburuarekin segida izan zuen trilogiaren azken zenbakia dugu hau. Puta jainkotiarrak liburuan, lehenengo lanaren protagonisten berri izango dugu, bertako gertakizunetatik urte batzuk iragan direnean, kasualitatez, edo kausalitatez, batzuekin berriz topo egingo baitugu.
Liburuari buruz Berria egunkariak argitaratutako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.
Hona pasarte bat (10. or.):
"Ez nuen jakin galdera erretorikoa zen, edo benetan egin zuen zalantza. Bizarra neukan, ez nahita utzita; ez buruan galdutako ilea konpentsatzeko, behintzat. Bizar luzearen garaia atzean lagata nuen, baina bolada txarrean sartuta nengoen, aurrean neukan emakumea protagonista zuen nobela idatzi nuenetik ideiak ez baitzetozkidan lehengo jarioarekin. Bestela esanda, urte pare bat neroan lehor, komunitateak nigandik espero zuen lan literaioa zelan justifikatu ez nekiela."
