irakurgai-mailakatuak-fitxa
Haurdunaldi oharrak
Ahizpa baten haurdunaldiaren eguneroko oharrak idazten ditu beste ahizpa gazteago batek. Eskema horren bitartez aztertzen ditu Yoko Ogawak gorputzaren eta barne bizitzaren arteko mugak: usainak, goragaleak, haurraren irudia, oroitzapenak eta obsesioak elkar nahasten diren unibertso intimo eta kezkagarri batean.
EGILEA: Yoko Ogawa
ITZULPENA: Iker Alvarez
ARGITALETXEA: Igela
URTEA: 2025
Haurdunaldi oharrak eguneroko formal baten eran idatzia dator eta kontakizun hipnotikoa da, Ogawaren prosa garden eta zehatzaren adibide bikaina. Egunerokoaren idazkera hotzak eta deskribapenek barneko une ikaragarriak iradokitzen dituzte, errukia eta harrotasuna, bizitza eta desegitea elkarri josiz. Egunerokotasunaren xehetasun txikien atzean, irakurleak itolarri gozo bat sumatuko du, isiltasunaren eta zaintzaren arteko tentsio sotila.
Hona pasarte bat (6. or.):
"Koilaratxoaren puntan zegoen jogurt apurrari begira gelditu zaio ahizpa. Azkenean, distira opaku zurixka koilaratik behera isuri da, pisu.
—Ez eman hainbeste buelta. Gorputz tenperaturaren grafikak dira, datu hutsak.
Jogurt potoari tapa jarri eta hozkailuan sartu dut.
Ahizpak tenperatura grafiko denak eramatea erabaki du, azkenean. halaz guztiz, nekeak izan ditu grafikoz beteriko hogeita lau orriak biltzen."
