irakurgai-mailakatuak-fitxa
Erleen azken ziztada
Gerra zaharren itzalak eta gaurko eguneroko ilunak gurutzatzen dira Erleen azken ziztada eleberrian. Getariako kale estuetan, Kantauri itsasoko olatu handien artean eta Bidasoaren bazterretan, ihesaldiak, bahiketak eta sekretuek pertsonaien patuak nahasten dituzte.
EGILEA: Kepa Iribar
ARGITALETXEA: Erein
URTEA: 2025
Aitor Letamendia detektibea, bere iraganeko zauriekin oraindik borrokan, eta Edurne Rodriguez, Ertzaintzako ofiziala, konplot arriskutsu baten erdian harrapatuta ikusiko ditugu, non Bigarren Mundu Gerrako oroitzapenek gaurko tentsioekin bat egiten duten.
Kepa Iribarrek narrazio bizi eta zirraragarria eskaintzen digu, suspensearen hariari etengabe tiraka, iragana eta oraina elkarrizketan jarriz. Eleberriak, istorio pertsonalen bidez, gure gizarteko itzalak agerian uzten ditu: ultraeskuinaren gorakada, emigrazioaren tragedia, boterearen gehiegikeriak, beldurraren logikak eta elkartasunaren indarra. Irakurlea harrapatzen duen nobela da, azken orrira arte ezkutuko erle horien ziztada sentiarazten duen horietakoa.
Liburuaren zati bat irakur dezakezu esteka honetan.
Artefaktua saioan liburuaz egileari egindako elkarrizketa ikus dezakezu hemen.
Hona pasarte bat (12. or.):
"Ibaia arazorik gabe zeharkatu dute. Urak lasai jaisten diren inguruan lehorreratuko dira, hantxe izan behar dituzte zain guardia zibilak. Hori da esandakoa behintzat.
—Erne badaezpada, ustez lagunduko digute, baina…
–esan die bere gizonei ontziaren aurrealdean dagoenak.
«Kontxo! Hauek alemaniarrak dituk», pentsatu du Antoniok."
