detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Alegiazko alegiak

Alegia labur-laburrez osatutako liburua da; laburrak bezain zorrotzak. Egitura klasikoa dute, baina animaliak ez dira protagonista bakarrak. Gizakiaren printzipio eta balioak ere pertsonaia bihurtu zituen Biercek, eta umorea eta sarkasmoa erabili zituen bere garaiko gizartea kritikatzeko.

 
EGILEA: Ambroce Bierce

ITZULPENA: Xabier Monasterio

IRUDIAK:  Ibon Landa

ARGITALETXEA: Testu zaharrak

URTEA: 2024

Itzal handiko idazlea eta kazetaria izan zen Ambroce Bierce, bere narrazio zorrotzen bidez, XIX. mendearen bukaerako eta XX.aren hasierako estatubatuar gizartearen alderdi ilun, ustel eta mingotsak inarrosten jakin zuena.

Hona pasarte bat (49. or.):

"6/Alferreko musua

Hautagai bat bere barrutian barrena zebilen boto bila. Halako batean, kotxetxo batean haur bat zeraman inude batekin egin zuen topo. Ez bat eta bi, hautagaiak burua makurtu eta musu eman zion haurtxoari. Burua jaso zuenean, han inguruan zegoen gizon bat barrez ari zela konturatu zen.

—Zergatik ari zara barrez? —galdetu zion hautagaiak.

—Haur hori umezurztegikoa delako —erantzun zion gizonak.

—Dena den, noranahi doalarik ere, inudeak gerkatari honetaz hitz egingo du —esan zuen hautagaiak.

—Ez dut uste —esan zuen gizonak berriz ere barrez—, inudea Gor-mutu Analfabetoen Barnetegian bizi baita."

Páginas: 130

detalle2

Docuteca

C1
30-09-2025

x61pRelaContWAR

38414618

x61pViewCountWAR

885

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR