detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gaua harago bultzatuz

Ez-fikziozko lan bat da Gaua harago bultzatuz. Mario Calabresiren aita, Luigi Calabresi polizia-komisarioa, 1972an ezker muturreko terroristek erail zuten, Milango komisaldegi batean anarkista bat leihotik behera erori eta gero, haren aurka hasitako akusazio-kanpaina baten ondoren. Ikuspegi pertsonaletik aztertzen ditu semeak aitaren kontrako atentatuaren aurreko eta ondorengo gertaerak.

 
 EGILEA: Mario Calabresi

ITZULPENA: Lurdes Auzmendi eta Koldo Biguri

ARGITALETXEA: Igela

URTEA: 2025

Calabresik argitasunez deskribatzen ditu Italian «berunezko urteak» deiturikoak, eta bere aitak jasan zuen jazarpena kontatzen du, hilketa hark bere bizitzan eta bere familiarenean izan zituen ondorioak, eta baita Italiako gizartean orbain sakonak utzi zituzten urte haietako terrorismoaren beste biktima askoren istorioak ere. Gaua harago bultzatuz liburuak interes kultural eta sozial handia du euskal komunitatearentzat, autoreak terrorismoaren eraginari ikuspegi pertsonal eta kolektibotik heltzen diolako.

Irakurri esteka honetan liburuaren aurkezpenari buruz Berria egunkariak idatzitako artikulua.

Hona pasarte bat (19. or.):

"Presagioa. Goiz batean, corso Vercellin, hilketa baino astebete lehenago zehatz-mehatz, esku batez niri eutsi eta besteaz Paoloren kotxetxoari bultza egiten zion bitartean, amak farmazia bateko erakusleihoan bere burua islatuta ikusi eta "Alarguna naiz" pentsatu zuen. Hasieran, pentsamendua uxatzen saiatu zen, gero gehiago ezin jasan eta negarrari eman zion espaloi erdian."

Páginas: 189

detalle2

Docuteca

C1
28-08-2025

x61pRelaContWAR

38353314

x61pViewCountWAR

1239

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR