irakurgai-mailakatuak-fitxa
Luis Lizarraga kapitaina (1473-1521)
Nobela historiko honek orain arte erabat ezezaguna zen pertsonaia baten bizitza eta gorabeherak jaso dirtu: Luis Lizarraga kapitainarenak. Lizarragak Nafarroaren askatasunaren aldeko borroketan parte hartu zuen, XVI. mendean.
EGILEA: Juan Luis Larraza Lakunza
ARGITARATZEAILEA: Nabarralde
URTEA: 2025
Luis Lizarraga kapitainak Nafarroaren askatasunaren aldeko borroketan parte hartu zuen. 1512an hasi zen, konkistari jarraitu zizkioten urteteetan, eta nafar erresistentziaren ordezkari nagusia izan zen Sakanan. Kontakizunean zehar, bere bizitza pertsonala eta militarreko hainbat pasadizo azaltzen dira, beti ere modu fikzionatuan, Nafarroako Errege Artxiboan jasotako berri urriak oinarritzat hartuta.
Hona pasarte bat (18. or.):
"- Baduzu azken borroken berririk, mehatxu zantzurik edo antzeko zerbaitenik?
- Ez, ez; badirudi dena lasai dagoela, lasaiegia agian; izan ere, garai gogorrak bizi ditugu eta ez dakit noiz bukatuko diren gure arteko haserreak. Etxekoak gutxi ez, eta kanpotik datozkigun erasoei aurre egiteko ahaleginak ditugu gainean, eta, dena zailtzeko, orain, gu, geure artean gabiltza norgehiagoka elkar hil beharrez, erega bat dela edo bestea dela; bitartena gure etxeak zaintzeko ahaleginik egin ezinik gabiltza, eguneroko bizitzari aurre egiten badugulako nahiko lan.
Atzo Etxarri Aranazen izan nintzen eta han ere ez dute inongo berririk, ezta bestelako susmorik ere. Nafarroa barruko egoera lasaia ez bada ere, oraingoz behintzat, orain dela hamar urte sinatutako "Erreinuko Anaiarteko ermandadeak" hor dirau eta ez da erasorik batere gure mugetan: Eskertzekoa da hori."
