irakurgai-mailakatuak-fitxa
Haize beltza
Tomas, euskal literaturan nor izan nahi duen idazle pedante, etsitu eta kexatia da, iparraldekoa deitua den ekialdeko loser bat. Bere ezinei jarraituko diegu irakurleok eta, bidean, literaturari, idazketari eta laguntasunari kantu bat aurkituko dugu.
EGILEA: Amaiur Epher
ARGITALETXEA: Txalaparta
ARGIRALPEN-URTEA: 2025
Ikusi EITBren Iparraldearen orena saioan egileari eleberriaz egindako elkarrizketa.
irakurri Noticias de Gipuzkoa egunkarian egileari egindako elkarrizketa.
Hona pasarte bat (26 or.):
"Irakurgailuaren besoa eztiki altxatu, diamantea plastikozko babesgailuarekin estali eta mutrikuarraren LP-a zegokion kartoian sartu nuen. Altzariaren tontorrean fierki agerian uzten nituen gehien-gehienak amari ebatsiak nizkion. Ez zukeen horien falta sumatzen, ez baininduen sekula horri buruz galdekatu. Edozein gisaz, aspaldi teknologia berriagoetara jarria zen hura. Gure belaunaldiak, aldiz, arlo askotan gibelera egiten omen zuen, garapena edo aurrerapena bezalako hitz larrien parean mesfidati."
