Zurriola Beach Hostel
Zurriola Beach Hostel ostatua izango da duela mende bateko bi familien bizipenen agertokia eta haien ondorengo gazte batzuen elkarbizitzaren eta ataka zailen eszenatokia. Gerra batek baldintzatu zituen lehenengoen bizitzak; hiriaren turistifikazioak eta etxejabeen lukurreriak bigarrenak.
EGILEA: Lur Gallastegi
ARGITALETXEA: Elkar
ARGITALPEN-URTEA: 2025
Hona pasarte bat (12. or.):
"Zarata bat entzun zuen halako batean. Norbaitek sarrailan giltza sartu zuen. Nor ote zen? Ezin urduriago jarri zen. Halako batean, kalera ematen zuen ate hura ireki eta mutil bat azaldu zen.
—Egun on. Kayla izango zara, ezta?
Nor zen mutil hura? Eta zergatik zekien bere izena?
—Xabi naiz, sukaldaria. Libek ez zizun esan etorriko nintzela? Gosaritakoak aurreko egunean egiten ditut, baina ordu honetan etortzen naiz jantokia prestatzera. Ahatzu egingo zitzaion abisatzea. A ze sustoa eman dizudan, barkatu."
Páginas: 156