Paziente isila

Arrakasta handiko margolari baten tragediatik abiatuta, arrakasta handiko thriller psikologiko bat osatu du egileak. Misterioz beteriko nobela beltza.

EGILEA: Alex Michaelides

ITZULTZAILEA: Fernando Rey

ARGITALETXEA: Erein

ARGITALPEN-URTEA: 2025

Arrakasta handiko margolari batek –Alicia Berenson– bere senarrari bost tiro jo, eta mutu dago harrezkeroztik. Eta hitz bakar bat ere esan nahi ez izate horrek misterio handia bihurtu du etxeko tragedia bat besterik ez zena.

Ikusi liburuaren aurkezpen-bideoa.

Hona pasarte bat (19. or.):

"Aliciak aurre egin zien poliziei berari bizitza salbatzen saiatu zirenean; hiru behar izan ziren hura menderatzeko. Royal Free ospitalera eraman zuten, handik minutu bakar batzuetan baitzegoen. Bidean zerraldo erori, eta konorterik gabe geratu zen; odol asko zuen galdua, baina bizirik atera zen.

Biharamunean ospitaleko gela indibidual bateeko ohean esnatu zen, eta han poliziak galdekatu egin zuen, abokatua bertan zela. Isilik egon zen elkarrizketa guztian."

 

 

 

Páginas: 373
C1
28-04-2025
31690601
437