detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Azken Portuko postdatak

Aia Azken Portun bizi izan da beti. Mon ihesi joan zen aspaldi, baina orain, hamar urte pasatu eta gero, herrira bueltatu da. Asko dute elkarri kontatzeko eta, oraingoz aurrez-aurre ikusi ez arren, gutunak trukatzeari ekin diote. Iraultza, irakurketak, anarkia, adiskidetasuna, teknokrazia, maitasuna, borroka, artea, gizon-emakumeak, ametsak, bizitza. Era askotako gaiak agertuko dira joan-etorriko gutunotan, eta horrekin batera beren historia berreraikitzen saiatuko dira: urrundu zituen gertakaria, haren inguruko misterioa, baita ezkutuan mantendu dituzten beste hainbat kontu ere.

EGILEAK: John Andueza eta Asel Luzarraga

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Hona pasarte bat (9. or.):

Hamar urte pasatu dira. Bederatzi negu. Batzuentzat hain arin, beste batzuentzat hain geldo... Luze ala motz? Ez da existitzen denontzat balio berbera duen denbora neurri egokirik.

Aloha kakahiaka. Modu horretan agurtzen dute hawaiiarrek egunsenti berria olatu artean bakarka surfa egiten hasten direnean. Zuk badakizu nik ez dudala surfaren moda puztua bereziki atsegin, baina onartu beharra daukat egunsenti berriari Aloha kakahiaka esten dion herri batek gutxienez nire arreta merezi duela. 

Gu ez gara hawaiiarrak, Kantauri itsasoko seme-alabak baizik, badian barna traineruan beste hamabi lagunekin batera patroiaren agindupean arraunean egiten dugun itsasertzeko piratak. Azken Portuko kalatxori gobernaezinak; gogoratzen, lagun? Zin egiten genuen ez gintuztela inoiz kaiola barruan lotuko, geure buruen jabe izango ginela beti zeru horietan gora eta behera etengabe libre jolasteko. 

Páginas: 177

detalle2

Docuteca

B2
15-11-2024

x61pRelaContWAR

31218972

x61pViewCountWAR

1572

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR