Munduari bira 80 egunetan
Jules Verneren obra klasikoa irakurketa errazera egokitua.
EGILEA: Jules Verne
EGOKITZAPENA: Angel Burgas
ITZULPENA: Nerea Aizpurua eta Lina Ugarte
ARGITALETXEA: hitz irule
ARGITALPEN-URTEA: 2024
Oharra: Irakurketa Erraza izeneko atalean argitaratu du liburu hau hitz-irule argitaletxeak. Noizbehinka hitz zailen azalpena dakar orriaren alde batean eta hitza hizki beltzez testuan.
Hona pasarte bat (9. or.):
Phileas Fogg oso pertsona ezaguna zen
Londresko Goi-mailako gizartean.
Hiriko auzorik onenetariko batean zegoen
etxe batean bizi zen.
Gizon metodikoa zen eta hitz gutxikoa.
Bere biziaz eta jatorriaz hain gutxi hitz egiten zuen,
ia inork ez zekiela ezer beraz.
Ez zuen emazte edo seme-alabarik,
eta ez zekiten nor ziren gurasoak ere.