Aitana Mendiaren afera

Telmo Legarra Pariseko teilatupeko gela txiki batean bizi da, herritik urruti eta bakar-bakarrik. Aitana Mendia andre euskaldun misteriotsuak lana eskaini dioenean, polizia ohiak ezin izan dio ezetz esan: dirua behar du, eta, gainera, Aitana herrikidea izateaz gain, emakume erakargarria da. Baina zergatik ez du poliziarengana jo? Zer ezkutatzen du afera honek?

EGILEA: Miren Gorrotxategi Azkune

MARRAZKIAK: Manu Ortega

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2024

Oharra: Liburuaren amaieran ulermena, gramatika eta hiztegia lantzeko hainbat ariketa daude, dagokien erantzunekin. Eta hiztegitxo bat ere badakar.

 

Hona pasarte bat (4. or.):

Norbaitek atea jo du. Manuela izango da, eraikineko atezaina. Izan ere, igande askotan Manuelak bere familiarekin batera bazkaltzera gonbidatzen du. Jatordu horietan, ia-ia etxean sentitzen da Telmo Legarra, etxetik 850 kilometrora egon arren.

- Banoa- esan du galtzak jantzi bitartean-. J´arrive!- gehitu du frantsesez.

Ingurura begiratu du Telmok: mahai gaineko garagardo latak eta pizza hondarrak zaborretara bota ditu presaka. Parisko mapa tolestu eta tiradera batean gorde du. Leihoa ireki du gela aireztatzeko. Zaila da hamar metro koadroko apartamenduan bizitzea, are zailagoa hura txukun mantentzea. Chambre de bonne deitzen diete frantsesek gabaran, teilatupean kokatutako gelei, antzina neskameenak ziren gelei.

Páginas: 67
B1
28-10-2024
31195271
489