Ez dadin bizitza eten

Zaintza lanetan inplikatuta dauden norbanakoei entzunda Emagin Elkartean egindako lanetik abiatuta, azken urteotan mugimendu feministaren aldarrien erdigunean egon den gaiaz hausnartu dute hiru autoreek. Betiere, askotariko faktoreak kontuan hartuz eta bi ardatz hauen arabera: ikuspegi feminista eta ezagutza kokatua. Izan ere, zaintzaren inguruan sortzen den bereizkeriatik eta gorputzetik ez bada, kamutsa izanen da hartaz esaten dena. Egungo ereduak dituen mugak eta geruzak agertzean eta haren konplexutasuna ulertzean, lanen banaketa desorekatua gainditu eta bizitza erdigunean kokatuko duen gizarte antolaketa bat osatzeko bidean has gaitezke, ez dadin inoren bizitza eten.

EGILEAK: Miren Aranguren, Monika Mendiberri eta Ainara Santamaría

ARGITALETXEA: txalaparta

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko, hemen klikatu. 

Hona pasarte bat (13. or.):

Arrazoia, muga eza eta kontrola. Modernitateaz geroztik hiruko santua balira bezala agertzen dira gure bizitzetan.Hiruak garapenaren berme dira gure bizitzetan. Hiruak garapenaren berme garapenaren abal. Ordura arte iluntasunak irentsitakoa argitzera etorri zen ordena berria, eta horrekin batera sinistu genuen dena kontrolatzeko aukera zegoela. Arrazoia ahalguztidun bilakatu zen, ezagutzara iristeko modu bakar, eta hortik kanpo utzi ziren bestelako jakintzak; subjektibotasuna, emozioak eta ziurgabetasuna. Ez zirela egia oso eta, beraz, ez zutela balio errealitatea ezagutzeko, zientziaren izenean haiei lekua ukatuz. Errealitatearen konkista hasi zen orduan, gaur arte etenik izan ez duena. 

Páginas: 96
C2
27-06-2024
31013447
437