Bekatua

Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi; ondoan duen gaztea ez da «bere Axi». Pentsamenduak korapilatu zaizkio protagonistari, bezperan edan zituen marrubizko tekila txupitoak bere sabelean nola. Egoera berriak haren ordu arteko bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu. Bakarrizketa maistraki darabil Goiatz Labandibarrek Bekatua eleberrian. Tragikomedia honetan, protagonistaren ahots organiko eta hordigarriak txundituta utziko du irakurlea.

EGILEA: Goiatz Labandibar

ARGITALETXEA: erein

ARGITALPEN-URTEA: 2023

Aurkezpen-bideoa ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu.

 

Hona pasarte bat (9. or.):

Garazi, ospa.

Begiak irekitzera ere ez da ausartu. Badaki ez dagoela egon behar duen tokian. Hura ez da bere gela. Hura ez da bere ohea. Ondokoa ez da bere Asier. Ikaskide ohiekin pparrandara atera baino, hobe zuen bibliotekatik hiruzpalau liburu hartu eta etxean biziraun.

Ospa. Altxa ohetik, bilatu kuleroak eta titi-zorroak, jantzi eta alde egin ohe horretatik, gela horretatik, etxe horretatik. Hartu autobusa. Ez. Hartu taxia; hobe. Azkarrago helduko zara etxera. Eta pentsatu aitzakia bat. Aitzakia on bat. Asierrek sinetsiko duen aitzakia bat. Oso aitzakia on bat. Zuk zerorrek ere sinetsiko duzuna.

 

Páginas: 95

Te interesa



B2
03-11-2023
30654064
1401