Lurrean haziak
Iraultza eta Zigor protagonisten azken abentura honetan, bizkiak Argentinara joango dira amaren lehengusina ezagutzera eta, bertan, beste errealitate bat ezagutuko dute; Maputxeen errealitatea hain zuzen ere.
EGILEA: Asel Luzarraga
ARGITALETXEA: elkar
ARGITALPEN URTEA: 2023
Liburuaren aurkezpen bideoa ikusteko, hemen klikatu.
Hona hemen pasarte bat (7. or):
Lurrari lotuta
Iraultzak galduta dauka aurpegi hari begira emandako orduen kontua. Oraindik sentitzen du mina gorputz osoan, eskuturretan batez ere, baina minik sakonena, erraiak erretzen diona, bere duintasunean sentitzen du. Ezin esan izututa dagoenik. Edo ez da hori sentimendu nagusia, behintzat. Edo lortu du beldurraren ahotsa zoko urrun batean giltzapetzea, Sayen eta bien gorputzak giltzapetu dituzten bezala.
Páginas: 120