Emearen bidea supergizakiaren aroan

Idazle arabarraren azken saiakera honek bide bat aurkezten du, komunitate ezezagun batera daraman bidea.Emearena da bide hori, supergizakiaren garaian herri ukatu eta gutxituei dagokien biziraupen eta askapen bidea, hain zuzen ere. Komunitate ezezagun horretara iristeko zeharkatu beharreko hiru zirkulu bereizten ditu egileak: bizitzaren zirkulua, gogoaren zirkulua eta komunitatearen zirkulua.

EGILEA: Galo Martinez de la Pera

ARGITALETXEA: Alberdania

ARGITALPEN URTEA: 2022

 

Liburuaren aurkezpen bideoa ikusteko, hemen klikatu. 

 

Hona pasarte bat 

HIRU METAMORFOSIAK

Gazte sionista bat, bere Estatuak ezartzen dituen behar eta zama guztiak bihotz onez jasaten eta onartzen dituena, da historia honen protagonista nagusietako bat. Nietzschek irudikatutako gameluak bezala "zamarik handiena eta astunena eskatzen du, irmotasunez. Zer da astuna?, horrela galdetzen du eraman handiko espirituak, horrela belaunikatzen da ongi zama dezaten". Dena egiteko prest; dena emateko prest, horrelakoa da gazte sionista hori. Ez dago berarentzat astunegia den zamarik.

Errukia indargabetzeko metamorfosia da gameluarena. zamarik handien eta astunenak pairatu ahala gameluaren bihotza gogortu egiten da. Ez da lekurik haren baitan errukia sentitzeko. 

Páginas: 254
C2
22-02-2023
30167456
1570