Ni ez naiz Mikel Laboa

Mikel Laboa kantari aitzindariaren ezohiko biografia da “Ni ez naiz Mikel Laboa”. Eleberri grafiko formatuan, Laboa ezagun egin zuten berezitasunak azpimarratzen saiatu dira Harkaitz Cano eta Unai Iturriaga, Joseba Larratxeren irudiak lagun. Kantari donostiarrak tradizioarekiko erakutsi zuen kemena, transgresiorako indarra eta bere ahots berezi bezain desberdina, besteak beste.

Laboaren bizitza marrazki bidez eskaintzen zaigu, beraz, haren umorea eta euskal gizartean utzi zuen arrastoa nabarmentzearekin batera.

Gidoia: Harkaitz Cano eta Unai Iturriaga

Marrazkia: Joseba Larratxe

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen-urtea: 2022

Helbide honetan duzu liburuaren aurkezpen-bideoa ikusgai.
Joseba Larratxe marrazkilariarekin egindako elkarrizketa, berriz, helbide honetan duzu entzungai.

 

Páginas: 127
C1
02-12-2022
30027751
1247