31 Ipuin

Ipuingintzako maisurik klasiko handienetako bat da Anton Txekhov idazle errusiarra. XIX. mendeko Errusiaren, gizakiaren eta munduaren erradiografia fina egiten du ipuin-liburu honetan, gizakiaren muineraino iristen dena. Bere garaiko gizakien miseriak eta bertuteak ikusi eta kontatzen dakien egilea da Txekhov eta emakumeen bizimodu kaskarra salatzen duela esan daiteke, zeharka bada ere, nola bizi ziren maisuki deskribatzen baitu.

Egilea: Anton Txekhov
Itzultzailea: Iker Sancho Insausti
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2022

Hona hemen liburutik hartutako pasarte bat:

AITORPENA

1883

Egun argia zen, eta izotza ari zuen… Bihotza solte eta ongi sentitzen nintzen, hogei kopekeko* txanpona eman beharrean, nahasturik, urrezko txanpona eman dioten gurdi-gidaria bezala. Negar egiteko gogoa nuen, barre egitekoa, otoi egitekoa… Zazpigarren zeruan sentitzen nintzen: Ni, gizon arrunt bat, kutxazain postura mugitu ninduten! Pozten banintzen ez zen lapurtzeko aukera nuelako.

Orduan oraindik ez nintzen lapurra, eta lepoa bihurrituko niokeen denborarekin lapur izatera iritsiko nintzela esango lukeen edonori! Bestelakoa zen nire poz-iturria: lanpostu-maila hobetzea eta soldata-igoera ziztrin bat, ez besterik.

 

30.or.

*Kopek: Errusiako zentimoak. Errublo bat 100 kopek dira.

Iker Sancho Insausti itzultzaileak liburuaren aurkezpena egin zueneko bideoa duzu ikusgai helbide honetan.
 

 

Páginas: 289
C1
11-08-2022
29742620
884