Babilonia

1989an argitaratutako eleberri tragikoa da “Babilonia” eta 2022an gaurkotu egin du bere egile Joan Mari Irigoienek, ELKAR argitaletxearen eskutik.. XIX. mendeko Euskal Herrian girotuta dago eta Babilonia eta Moabe baserrietako bi familien historia, maitasuna, ezinikusiak eta gorabeherak belaunaldiz belaunaldi kontatzen ditu. Irati Jimenez idazle mundakarrak idatzi du hitzaurrea.

Egilea: Joan Mari Irigoien

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen-urtea: 2022

Garaiko xehetasun historiko ugari ematen ditu, bereziki Karlistaldien inguruan.

Hona hemen pasarte bat:

LAGUN minak ziren Babiloniako Gabriela -Zipriano Garayalderen ama, Trinido eta Felizianoren amona- eta Moabeko Roxali.
Babilonia eta Moabe Bedaniako baserririk zaharrenak ziren.
Banderizoen garaian dorretxea izan zen Babilonia, baina, orduko triskantzak eta gero ere jazotako aldaketak medio, beste itxura bat hartuz joan zen, mende bakoitzak bere ezaugarri bereziak itsatsi nahi balizkio bezala: aldaketa eta berrikuntza horien artean gari errota bat zegoen, XVIII. mendearen erdi aldean edo ipinitakoa.

29.or.

ELKAR aldizkarian egilearekin egindako elkarrizketa helbide honetan duzu irakurgai.

ELKAR aldizkariko 67. aleko protagonista de Joan Mari irigoien. Helbide honetan duzu alea irakurgai. 

 
 

Páginas: 271
C1
01-06-2022
29498652
319