Ametsen trafikatzailea

“Ametsen trafikatzailea” eleberriko pertsonaia nagusia Jon Andoni Bilbao da, irabazteko jaio dela pentsatzen duen gizon ankerra, moralik gabekoa. Psikiatriako ikasketak egiten hasi eta buruko gaitzak dituzten pazienteekin saiakerak egiten ari dela, «amets prefabrikatuak» bizitzeko aukera ematen duen botika bat sortuko du.

Egilea: Andoni Urzelai
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2022

Andoni Urzelai idazle aretxabaletarrak gizartea nola ikusten duen deskribatu du lan honetan. Egilearen hitzetan, liburuan kontatzen den istorioa disparate bat da, baina sinesgarri egin nahi izan du nortasun disoziatiboa duen pertsonaia nagusiaren bidez.

 

Hona hemen naiz webgunean liburuaren gainean egindako erreseina.
Hemen, berriz, goiena aldizkarian egilearekin egindako elkarrizketa duzu irakurgai, baita bideoa ikusgai ere.

Hona hemen pasarte bat:

- Badu zerbait ume honek…
Herriko plazaren erdian haur-kotxea. Etzanda umea, lo plantak eginaz baina erne. Zutunik aita eta ama, karroaren alde banatan bizkartzainen tankeran pausatuak. Jarrerak zelatatzen ditu ordea: bizkartzain barik, printze despota baten mirabe dirudite. Ematen du zeregin desatseginen bat agindu zaiela, diosala ahalketuak luzatzen baitituzte, flyer erotikoak banatzen balebiltza bezala. 

9.or.

 

Páginas: 220
C1
25-04-2022
29386851
390