Karena

Eleberri honek Sara Mendizabal protagonistak ama izateko bidean biziko duen prozesu zaila kontatzen du. Hori horrela, amatasunari lotutako hainbat gai jorratzen dira liburuan, askotan ezkutuan geratzen direnak, gainera: ugalketa-teknikak, haurra izateko garaian bikotekideen arteko aldeak, erditze zailak…

Egilea: Alaine Agirre
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2021

2021eko irun hiriko Kutxa literatura saria eskuratu zuen lan honek eleberrien sailean.

Hona hemen pasarte bat:
Atera iezadazue
Atera diezaiotela eskatu nahi izan du Sarak. Aldarri egingo zuen, ez balu gorputza izoztuta izango. Zabaldu nazazue, eskatu nahi izan die, bota betadinea, hartu bisturia; ireki nazazue erditik, baina ahoak ez dio hotsik artikulatzen, ezin da mugitu ere egin. Negar egingo luke, negar egin ahalko balu. Orro egingo luke, orro egin ahalko balu. Zabaldu nazazue, atera iezadazue, baina ezin da mugitu. Izoztuta dago.

13.or. 

Helbide honetan entzungai duzu egilearekin egindako elkarrizketa naiz irratian.
Helbide honetan irakurgai duzu egilearekin egindako elkarrizketa noticias de navarra egunkarian.

 

Páginas: 230
C1
26-01-2022
29110709
302