Bi abentura eta amodio bat

XVIII. mendera eramango gaituen abentura-eleberria duzu hau, gazteei zuzendutakoa. Bi istorio garatuko dira bertan eta bietan protagonista nagusia Pedro izango da, atzerrian, Ternuan, ibili eta gero, Euskal Herrira bueltan datorren gizon gaztea. Azkar aldegin zuen etxetik Pedrok, eta oraindik ere adinez gaztea bada ere, gorabehera asko bizi izan ditu bere jaioterririk kanpo eman dituen urteetan.

Egilea: Migel Anjel Mintegi
Argitaletxea: Alai
Argitalpen-urtea: 2021

Liburuaren hasieran, diligentzia batean bidaiatzen ikusiko dugu Pedro, bidelapur batzuek gerarazi eta bidaiariei aldean daramatena kendu dieten arte. Diligentzian zihoan neska bat bahituta eraman dute gaizkileek. Gainera, Pedrori urrea baino balio handiagoa duen zerbait kenduko diote: Kanadako neska indiar batek eman zion kutun bat. Hortaz, Pedro lapurren bila hasiko da, eta ez du atsedenik hartuko bahitutako neska askatu eta bere kutuna berreskuratu arte. 


Lehen atala hemen duzu irakurgai.
 

 

Páginas: 194
B2
09-08-2021
28607025
1830