Emakumeak teknologiaren historian: asmatzaileak eta aitzindariak

Historian zehar, asko izan dira teknologiaren esparruari ekarpenak egin dizkioten emakumeak, baina gutxik lortu dute aitortza hori eta bazterrean geratu dira. Liburu honen bidez, dagokien lekua eta esker ona eskaini nahi zaie, ez baiago ulertzerik gizateriak gaurdaino egin duen bidaia luzea, emakume horien guztien bultzada eta ekarpena kontuan hartu gabe.

Egilea: Gontzal Avila Rodriguez
Ilustratzailea: Iosune Avila Rodriguez
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2020

 
Liburuak bost atal nagusi ditu:
 
  • Lehenengo atalean, Atik Zra deitutakoan, larogeita sei emakume aurkituko dituzu, asmatzaile eta sortzaile handiak, garrantzi berezia dutenak arlo teknologikoari dagokionez, eta bizitza harrigarria izanak guztiak.
  • Bigarren atalean, euskal emakume edo euskal jatorrikoei buruzkoan, eremu desberdinetako sei emakume ezagutuko dituzu.
  • Hirugarrenean, Euskal Herrian jarraituz, emakumeen hiru kolektibo aurkezten dira gure historiako uneren batean beren familien, herrien edo hirien bilakaeran nolabaiteko protagonismoa izan dutenak.
  • Laugarren atalean, beste 58 emakume aipatzen dira, labur-labur. Horietako askori buruz informazio gutxi dago, aurkitu ez dutelako edo emakumeek jasandako ahanzturaren beste adibide bat direlako.
  • Bosgarren atalean, glosario txiki bat dago, testuan erabilitako kontzeptu eta sigla batzuk argitu ditzakeena.
 
 
 
Aurkezpen-ekitaldiaren bideoa:

 

Páginas: 240
B2
14-07-2020
22438556
613