Hori zen dena

Hamasei ipuinek osatzen dute Goiatz Labandibar idazle oiartzuarraren hirugarren lana, eta ipuin guztien gai nagusia afektibitatea eta hurbiltasunak lotzen dituen harremanak dira.

Egilea: Goiatz Labandibar
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2019

Bi ahots nagusi daude kontaketan, biak emakumezkoenak, pertsonaia gehienak bezalaxe. Eguneroko istorioak, estilo natural eta bizian idatziak; hitz gutxi erabili ditu Labandibarrek esan nahi izan duena adierazteko.

Hona hemen pasarte bat:

ASTELEHENA IRISTEA desiratzen duenak –baldin eta ez badu asteburuetan lan egiten- psikologoarenean hartu behar du hitzordua. Edo, bestela, ohea hustu. Duen harremana moztu.
Nik gorroto nituen astelehenak. Eta hala egiten nuen aldarri, ahal nuen guztietan. Kamiseta bat ere serigrafiatu nuen esloganarekin: “Gorroto ditut astelehenak”
.

21.or.

ETB 1eko Ahoz aho saioan Goiatz Labandibarrekin egindako elkarrizketa hemen duzu ikusgai.
ETB 1eko Artefaktua saioan Goiatz Labandibarrekin egindako elkarrizketa hemen duzu ikusgai.
Bizkaia irratian egilearekin egindako elkarrizketa hemen duzu entzungai.
 

Páginas: 74
B2
10-02-2020
21476677
620