Aitaren etxea

Eleberri honek aitaren zaintzaz arduratu behar duen gizonezko idazle bat, idazteari utzia dion emakume bat, eta atzerrian bizi den andre bat ditu protagonista. Haien bidez, eleberriak gogoeta egiten du, besteak beste, generoak guztien egunerokoan duen eraginaz. 2020an, 111 Akademiak saritu egin du eleberria, 2019ko libururik onena dela iritzita.

Egilea: Karmele Jaio
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

2020ko Euskarazko Literaturako Euskadi saria jaso du lan honek.

Eleberri honek aitaren zaintzaz arduratu behar duen gizonezko idazle bat, idazteari utzia dion emakume bat, eta atzerrian bizi den andre bat ditu protagonista. Haien bidez, eleberriak gogoeta egiten du, besteak beste, generoak guztien egunerokoan duen eraginaz.

Ismaelek uste ez duen rola hartu beharko du. Amak istripua izan eta aita zahartuaz arduratu beharko du. Uste ez duen rol horretan ez da eroso sentituko, eta genero-ikuspegiari buruzko galderak etorriko zaizkio burura, eta ez bakarrik bere bizitzan, baita bukatu ezinda idazten ari den nobela idaztean ere, ez baitaki nola sartu emakume baten azalean.

Hona pasarte bat:

Zure arrebak erakusten duen mendekurako gogoak izutu egiten zaitu. Ez duzue eskubiderik gurasoen arteko harremana epaitzeko. Zelan neurtu gaurko begiradarekin iraganeko harreman bat? Ze eskubide duzue hori egiteko? Batzuetan, ezin duzu jasan arrebak eta Jasonek erabiltzen duten hitzontzikeria hori: tratu txarrak, gerra, patriarkatua… Munduan gertatzen den txar guztia gizonen maltzurkeriaz antolatu izan balute bezala.


(147. or.)

 

 

Eleberriaren aurkezpen-bideoa hemen duzu ikusgai:


Idazleari eginiko elkarrizketa Euskadi Irratiko Arratsean saioan.

Páginas: 213
B2 C1
16-12-2019
21087010
1460