Joana Maiz

Bi emakume dira komiki honetako protagonistak. Bata, Joana Maiz gaztea, Euskal Herriaren historiari buruzko dokumental bat filmatu nahian dabilena, eta bestea, Lauren Odriozola, bere bizilekutik kaleratua ez izateko defendatu behar duen adineko emakume baserritarra. Biak batzen dituen zerbait bada: beren ingurunetik baztertu nahi dituzte, baina ez dute amore emango eta egoera zailari aurre egingo diote.

Egilea: Yurre Ugarte
Marrazkiak: Joseba Larratxe, Josevisky
Argitaletxea: Harriet Ediciones
Argitalpen-urtea: 2019

 

Kontalaria Joana Maiz da, Donald Fisher bere nagusi hilberriak zuzendutako dokumentala bukatzen saiatuko dena.

Jerry Fisher nagusiaren semeak, historian itzal handia izan duten gizonei eman nahi die hitza lan horretan. Joanak, aldiz, Lauren bezalako hiritar anonimo bati, edo historiak ahaztutako hainbat emakumeri.

Jerryk eta Joanak elkarrekin egin beharko dute lan dokumentala bukatzeko, baina ez da kontu samurra izango.

Hemen duzu Berria egunkariak lan honen gainean emandako informazioa irakurgai.

Hemen, berriz, Noaua Aldizkarian argitaratutakoa.


 

Hona pasarte bat:

"Horixe da arbasoek, kortsarioek, kapitainek, balea-arrantzaleek beren legezko ondorengoei zuzenean utzi dietena". "Arbaso horiek guztiak akzio gizonak eta abenturazaleak izan ziren, arrantzale edo pirata, urre bilatzaile edo kapitain, soldadu edo apostolu.
– Gizonkote abenturazaleen genealogia.


(56.or)


Hona hemen liburuaren booktrailerra:

Páginas: 107
B2
19-11-2019
21062465
322