detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Bele saldo bat

Zortzi ipuin hauek XX. gizaldiko lehen herenean daude kokatuta, eta Japoniako herri xehea dute protagonista. Herri xeheak ipuinotan apenas ateratzen duen bizitzeko adina eta gainera, gerrara bidaltzen dituzte gazteak, bere herriko eliteak defenditzeagatik jende xehea hiltzera.

Egilea: Denji Kuroshima
Itzulpena: Xabier Monasterio
Argitaletxea: Tz Testu Zaharrak
Argitalpen-urtea: 2018

Ipuinotan pertsonaiak bezain protagonista da jendearen egoera: pobrezia, gosea, Siberiako hotza eta elurra gerra-sasoian… Gerran daude girotuak 4 ipuin eta eguneroko bizimoduan beste lauak. Gardentasun handiz erakusten digute garaiko japoniar behartsuen bizimodu latza eta baita Japoniako agintariek 1918an Siberiara bidalitako soldadu gazteen patu tristea ere.
Oharra: Hitzaurreak ipuinak ulertzeko testuingurua ematen du, eta idazleari eta bere literaturari buruzko hainbat zertzelada.

 
Hona pasarte bat Bele saldo bat ipuinetik:

Otsoak taldean aritzen ziren ehizan. Lehen-lehenik, uluka hasten ziren, eta berehala bortizki oldartzen zitzaizkion aurrean izan zitekeen edonori nahiz edozeri. Jakina, zaintzaileak ikarak hartuak egoten ziren, halako otso taldeak azaltzen zirelarik. Nahiz eta aldean armak erabili, soldaduak bi besterik ez ziren izaten, eta otsoak saldoka jaisten ziren inguruko mendietatik. Pizti haiek, gainera, balak saihesten zituzten, eta gero eta gehiago hurbiltzen zitzaizkien. Izugarria zen, benetan. Zaintzaileek orduan ez zuten beste aterabiderik elkarrengana bildu eta ahal bezala borrokatzea baino. Eta zoria lagun ez baldin bazuten, otsoen letagin zorrotzek zintzurra urratzen zieten.

(28. or.)

Páginas: 174

detalle2

Docuteca

C1
26-09-2018

x61pRelaContWAR

20770395

x61pViewCountWAR

1604

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR