Marcus Marc eta kakaoaren bidea
Marcus Marc hegazkin-pilotuak Claudia gaztea ezagutuko du Mexikon,eta honek kakaoaren bide gazi-gozoa kontatuko dio Marcusi: nola ateratzen den kakaoa, nola iritsi zen Europara, nola egiten zuten txokolatea maia eta aztekek, nola lortu zuten kakaoa txokolate bihurtzea…
Egilea: Núria Martí Constans
Irakurketa Erraza formaturako zuzenketak: Eugènia Salvador
Itzulpena: Nerea Aizpurua Iraola / Lina Ugarte Sauret
Argitaletxea: Adapta
Argitalpen-urtea: 2019
Bide gazi-gozoa da kakaoarena, zeren nahiz eta txokolatea gozoa izan, beste askotan bezala, kakaoa ateratzeko, haurrak esplotatzen dira lanean. Bestalde, txokolatearen inguruan zegoen iruzurra dela-eta, Europako Parlamentuak txokolatea zer den eta zer ez, legez erabaki behar izan zuen.
Oharra: Liburu hau Irakurketa Erraza sailerako dago moldatua, eta kakaoari buruzko zenbait azalpen labur ditu. Amaieran, hausnarketa bideratzeko hainbat galdera daude, mintzamena lantzeko lagungarri.
Hona pasarte bat:
Ezaugarri sendagarriak zituela uste zutenez,
kakaoak azkar bidaiatu zuen Europara
Ameriketatik zetozen beste elikagai batzuekin batera
eta europarrentzat ezezagunak zirenak:
artoa, tomatea, ahuakatea, anana,
kakahuetea, patata, txirimoia, kuia…
(37. or.)