Julien Vinsonen hegaldia
Boloniako unibertsitatean hasi zen euskara ikasten Chiara unibertsitario italiarra Hendaiara joango da 2018an. Euskara ikasten eta ikertzen aritu zen Julien Vinson paristarraren hegaldiaren berri emango digu liburu honetan. Hegaldiarekin batera, euskalari kanpotar batzuek (Vinsonek, Txepetxek… ) nola ikusi gaituzten agertzen da eleberrian.
Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2019
Gertakari historiko batetik abiatu du Patxi Zubizarreta idazleak bere azken eleberria. 1875ean Baionatik abiatutako globo aerostatikoan Nafarroan izan zuen istripua Vinsonek eta gertaera hartatik abiatu da Zubizarreta euskarari buruzko hausnarketa egiteko. XIX. mendean iragarri zuen Vinsonek euskara desagertuko zela eta haren ibilbidea ikertu du Zubizarretak, narratzailearen rolean italiar Chiara gaztea jarrita.
Euskadi Irratiko Arratsean saioko elkarrizketa honetan eta Mezularia saioan xehetasun gehiago entzungai liburuaren inguruan.
Berria egunkariko aipamena.
Hona pasarte bat:
Pertsona batzuk liluraturik bezain harrapaturik geratzen dira une inauguratzaileen zirrararekin, geroago ere tematu egiten dira estraineko bizipen haiekin eta, errepikapenak errepikapen, gorputzak edo buruak –edo biek batera- uzten dieten arte bederen, bizitza osoan saiatzen dira momentu horiek berritzen, hala nola, eski jauzkariak edo paraxutistak. Edota globozaleak.
(15. or.)